Abdoulaye N'Diaye senegaldarra (kora eta ahotsa), Mattiheu Saglio (biolontxeloa) eta Carlos Sanchís espainiarra (akordeoia, harmonika, eta teklatuak) izan ziren taula gainean, euren lagun David bateria-jolearekin batera. Cool afro-jazz estilo bezala definitzen dute beraien musika. Hainbat estilo nahasten dituzte eta taldekoeak beste proiektu asko eta estilo ezberdin ugari jorratzen dituzte. Kora, instrumentu ezezaguna izan arren, soinu zoragarria eskaintzen du eta entzuleei asko gustatu zitzaien istrumentua. Antolatzaileak pozik geratu ziren ekitaldiaren arrakastarekin eta hobetzen joatea dute helburu.