Irailaren 15era arte eman dezakete izena interesatuek. Horretarako, Laboral Kutxako 3035 0001 51 0010126293 zenbakian izena eman eta 35 euro sartu beharko dituzte.
Zuzendaritza taldekoek argi utzi nahi izan dute irailaren 15a izango dela izena emateko azkeneko eguna, eta epe hori ez dutela luzatuko.
Bazkaria eta opariak
Lagun giroan egingo duten bazkaria izango da. Bazkaldu ondoren hainbat opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean. Aspaldiko lagunak elkartzeko egun aproposa izango da.