Material bilketa Zahar-Berri laguntzeko egingo den azokarako

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 5a, 16:38

Arrasateko Zahar-Berri programak dirua biltzeko bigarren eskuko azoka egingo du irailaren 21ean. Dagoeneko hasi dira ekimenerako materiala biltzen. Euskarazko CD, DVD eta liburuak ari dira jasotzen eta gura duten herritarrek hilaren 19ra arte eraman dezakete materiala AEDren egoitzara.

Hamabost urte dira Debagoienean mintzapraktika egitasmoak martxan ipini zirenetik. Bertan, euskara ikasten ari direnek, edo euskara jakin arren erdi erdoilduta daukatenek, hizkuntza  praktikan ipintzeko aukera daukate. Bainaa Azken urteetan dirulaguntzetan eman diren murrizketak direla eta, beste finantzazio bide batzuk bilatu behar izan dituzte. Eta Arrasateko Zahar Berri taldea da horren adibide.

Irailaren 21ean bigarren eskuko CD, DVD eta liburu azoka egingo dute eta hasi dira materiala biltzen AEDren egoitzan. Dagoeneko euskara elkarteko bazkideek, euskaltegiek, ikastetxeek eta zenbait editorialek euren harri koxkorra ipini arren, herritar guztiei egin diete dei etxean egoera onean dituzten euskarazko DVD, liburu, CD eta bestelako materialak egoitzara eraman ditzaten. Azken eguna, irailaren 19a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak