Mondraren prestakuntzak, aurrera

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 5a, 14:05

Arrasate Hiria torneoan jokatuko du Mondrak asteburuan, baina aste barruan ere Urzelairen mutilak lanpetuta ibili dira, Elorrion hiruko torneoa jokatu dute-eta Bilbao Athleticen eta Elorrioren kontra. 

Lehenengo partiduan Athleticeko harrobikoek 3-0 irabazi zuten. Talde zuri-moreak egindako 3 akats aprobetxatu zituzten bizkaitarren golak egiteko, eta zuri-moreak, berriz, ez ziren fin ibili ate aurrean. Elorrioren kontra, ostera, partidu parekatuagoa izan zen. Bizkaitarrak aurreratu ziren, baina Mondra partidua berdintzeko gauza izan zen. Hor ere, baina, arazo berbera, ate aurrean izandako aukeratan ezin asmatu, eta partidua amaitzeko 10 minuturen faltan, Elorriok 1-2koa egin zuen.

Partidu hauetatik ondorioak ateratzen dabil entrenatzaile bergararra, eta hutsak konpontzeko erabiltzen. Hurrengo geltokia, Arrasate Hiria, zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak