Aspalditxo hasi zuten disko berriari forma ematen; punk-rock eta punk-oi! musika aldarrikatzen duen plastikoa. Urteak eman dituzte bi taldeek errepidean, eta baten baino gehiagotan kontzertu berean jo dute, kantu berriak ezagutzeko aukera izango da zapatukoa, 19:00etan arrasateko Dat tabernan.