PSE-EEk kudeatzen duen Elma taberna itxi dute, berriro irekiko duen norbait aurkitu arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 3a, 18:35

Arrasateko alderdi sozialistak kudeatzen duen Elma taberna eta jatetxea itxita dago. Arrazoia da taberna eramaten zutenen kontratua amaitu dela, PSE-EEko prentsa bulegoaren arabera. Bertan lan egiteko gertu egongo den pertsona berri bat aurkitu arte egongo da itxita eta hasierako asmoa da orain arteko zerbitzua mantentzea. Hau da, taberna eta jatetxe zerbitzua eskaintzen jarraitzea. Iazko irailaren 14an inauguratu zuten, alderdi sozialistaren bulego berriekin batera. Besteak beste, Patxi Lopez Lehendakari ohia izan zen inaugurazio ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak