Ivan Velascok erorikoa izan duen arren etapa amaitzea lortu du

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 2a, 22:24

Espainiako Vueltako 10. etapan erorikoa izan du Ivan Velasco arrasatearrak, eta lehenagotik ere bizkar eta lepoko arazoekin larri zebilen. Hala ere, amorerik eman barik, bizikleta gainean jarri, eta helmuga gurutzatu ahal izan du, azken postuan. Ondoren anbulantziara eraman dute, azterketa medikua egiteko. Ikusteko dago Caja Ruraleko ziklista etzi Tarazonako irteera puntuan egongo ote den, biharko atseden egunaren ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak