Mahasti artien, lasaittasune

Sergio Azkarate Beitia 2013ko ira. 2a, 01:42

Lasaixe eta atsegiñe. Hola definiduko neuke Cuzcurrita de Rio Tiron. Herri inguruetan ibillitte, kilometruek eta kilometruek egin leike mahasti artien, inguruko herritxuetan paradatxuek egindde; ure edateko, besterik ez bada.

Harotik 13 kilometrora dau Cuzcurrita de Rio Tiron herrixe, Riojan. Herri txikiñe, baiñe azkeneko urtiotan asko hazi dana. Jente askok dauko bigarren etxebizitza han. Eta euskaldunek die gehixenak. Bizkaittar asko.

Erdialdien, etxe barri eta barrittu asko, eta harrixe nagusi. Etxe dotoriek. Herrixen alde bixek argi eta garbi ikusten die El Bolo mendittik begiretute: alde zaharra eta etxez, apartamentoz eta txaletez jositteko alde barrixe. Eta erdi-erdixen, San Miguel eleixie. Eleixie inguraketan, gaiñera, lorategi antzeko bat, ezin hobie argazkixek atarateko.

Tiron errekie pasetan da herrittik, eta jente asko ibiltten da bertan: bañue hartzen, jolasien, baitte kangrejuek hartzen be! Ez dau bape kubriduten, eta ure... bueno, ure hotz samarra dau. Eta moskituek be argi dabitz, despisteren bat euki ezkero zast! egitteko. 

Eta Riojan egonda, ba... edozein lekutara begittute be, mahastixek eta mahastixek inguruen. Hortan, zapatilla onak jantzi, eta kilometruek dauz mahasti artien egitteko, hara eta ona. Txarrena da itturririk ez dauela! Hori bai, horrenbeste mahasti artien, remolatxa-sail ikusgarrixek be badauz han inguruen, izugarrixek. A, konsejo bat: mahats-ale batzuk hartu aurretik, kontuz ibilli: nahiz eta pentsau ez dauela iñor inguruen, beti egoten da norbait mahasti artien, makurtute, eta zerbait hartu aurretik, hobe da lehenau permisue eskatu... beti emuten daue, jente jatorra da-eta.

Gu geu earto zainddute egon gitzen, tio-tianien, ezin hobeto, betiko moduen, eta, zela ez, janari earrakin: morzillie, txorixue, piparrak eta langostinuek frijidute, saiheskixe... Gaiñera, tabernetan, sekule probau bakuek be jan gittuen: bilddots-lepue, txarri-belarrixek... Ligeruek... Tabernetan, ardo mota bi bakarrik, herrikuek bertakuek: Urbina eta Taron. Holan, ez dau problemarik, badakizu ardau ona edango dozule taberna danetan, ez hamen inguruen moduen...

Jatordu eta jatordu artien, piszinara, eta, sikaketako, etxe pareko zelaire, barbakoa-usaiñekin lagundute. Izen be, holako lekuetan, jan eta edan eten barik egitten da!

Kalera aillegau eta segiduen, herriko alkatie gure zain... Kar, kar! Bueno, ez, zubittik ezin gitzela pasau esanez, erlauntze agertu zalako bertan. Ba, erlezaiñe agertu, eta belaxe eruen zittuen erliok, kaja baten sartute.

Esandakue, merezi dau Cuzcurrita bixitetie. Behin juenda, bueltau egingo zarie... Gu geu hurrengo jueten garenerako, argazki horretako mahastixek haunditxuauek egongo die, horreik urtebete bakarrik daukie-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak