AUKEAk prestatutako 2013-14 denboraldiko kirol ekintzetan izena emateko epea zabalik dago jada. Betiko jarduerak (spinning, pilates, igeriketa…) eta jarduera berriak (fitness gela ezagutu, running-era hastapena…) eskaintzen dituzte, eta baita express ikastaroak ere (ordu erdikoak) eta ikastaro motzak ere (1, 2 eta 3 hilabetetakoak). Ikastaro gehienak irailaren 16an hasiko dituzte (igeriketakoak urriak 1ean) eta izena emateko epea ikastaro bakoitzeko taldea bete artekoa izango da. Izena emateko, nahikoa da Musakola Kiroldegiko harrerara jo (goizez edo arratsaldez) eta bertan inskripzio orria betetzea. Bestela, izen-emate orria, hemen deskarga dezakezue.
Ate irekiak, irailaren 10ean 11n eta 12an
Ikasturte berriko nobebadeak ezagutzeko, edo ikastaro jakin bat bertatik bertara probatu nahi duenak izango du horretarako aukera, irailaren 10ean, 11n eta 12an ate irekien jardunaldiak egingo dituztelako. Hau da, doan egin ahal izango dira ikastaroak, eta ikastaroan zehar egongo diren monitoreak bertan egongo dira.
Igeriketarako zozketak
Haurtxoen eta Olagarro mailako haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko zozketa bat antolatu da dagoen eskaera handiagatik. Zozketan parte hartzeko kiroldegian eman behar da izena: irailaren 11 da azken eguna. Gainontzeko egunen eta arautegiaren berri duzue hemen. Bestalde, zuen seme-alabak 4 urte beteak baditu eta oinarrizko maila baino handiagoa duela uste baduzue, irailak 10 eta 11ean izango dira maila probak. Kiroldegira deitzea nahikoa da izena emateko.