Zuztarrak Errotuz taldeak antolatu du erromerixie, herriko zenbait talde eta Udalarekin batera. Garai bateko ohitura berreskuratuz, 1950. urte ingurura arte egiten zen moduko erromerixie da egin gura dutena eta egun osoko egitaraua prestatu dute: 12:00etan, kalejira, Seber Altubetik; 13:00etan, Goikobalura igoera, Herriko Plazatik; 13:45ean, txalaparta, bertsolariak, dantzak, sagardoa, taloak...; 15:00etan, bazkaria norberak eramandakoarekin, kantak, trikitixa, bertsoak, jolasak, dantzak...; 18:00etan, Goikobalutik jaitsiera Herriko Plazara; eta jarraian, berbena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.