Galizia, osasunarendako gomendagarria

Ubane Madera 2013ko abu. 26a, 12:10

Atlantiar klima gozoa, hondartza zuri-zuriak eta gastronomia oparoa. Horixe dihardugu eskaintzen egunotan Portonovo-Sansenxo inguruko kostaldeak. Apurka-apurka ikasturteak utzitako nekeak haizearekin batera desagertzen doaz.

Ia zazpi ordu daude bertara iristeko. Umeren batekin etorriz gero, aukera bat da erdibidean geratzea. Aviles aukeratu genuen guk. Erdigune historiko polita, eta besteak beste, Neymeyer zentroa ditu ikusteko. Gau bat egiteko, fenomeno!

Handik hiru ordura genuen helmuga, helmuga ederra izan ere. Menditxo eta zelai berdeak, itsasoz inguratutakoak, bere hondartza zuri eta kalatxoekin; eta naturaz aspertuz gero, zer ikusia eskaintzen duten herritxoz betea: Sanxenxo eta Portonovoz gainera, OGroveko portua (eta A Lanzada hondartza ezaguna) eta A Toxa ezaguna (xaboiak egiteko ur termalez gainera, aberatsek demaseko etxeak dituzte bertan) autoz ordu laurdenera daude. Eta zerbait handiagoa nahi izanez gero, Pontevedrako hirigune historikoa ere bisita daiteke, autoz ordu erdira; edo Vigo handia, hiru ordu laurdenetara.
Eta zer esan jatekoari buruz! Arrain, marisko eta Padroiko piper freskoak esku-eskura daude herriotan, azoka plazetako baserritar eta arraindunak bisitatuz gero; prezioz ere ondo, gainera.
Hori guztia, 25-27 gradu arteko tenperaturak eta eguraldi garbi eta sanoak lagunduta.
Lehenago behin baino gehiagotan egonda nengoen Galizian. Baina atzera ere oroitzapen polit eta gozoak utzi arazten dihardu herri honek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak