Duncan Dhu Arrasaten

Imanol Gallego 2013ko abuztuaren 24a

Egunotan Mikel Erentxun eta Diego Vasallo, Arrasateko Soinua estudioan, martitzenean Donostiako Miramar jauregian aurkeztuko duten itzulera bira prestatzen ari dira.

Madrilgo Galileo Galilei areotan itzulera bira aurkeztu ostean, martitzenean Donostian egingo dute aurkezpen berri bat. Duncan Dhu bikoteak, bigarren aurkezpen saio hau prestatzeko Arrasateko Soinua estudioa aukeratu du. Entseguak bihar arte luzatuko dituzte eta gaurkoan Udala auzoko Uxarte jatetxean egin dute otordua.

Itzulera bira azaroaren batean hasiko dute Iruñean eta kontzertu horien entsegu eta prestaketak ere, Arrasaten egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak