Uribarrin jaietarako prest

Imanol Gallego 2013ko abu. 23a, 15:36

Arratsaldean hasiko dituzte San Bartolome jaiak Uribarri auzoan. Aste bukaera osoan zehar bertso saioa, bolo eta patata tortilla lehiaketa eta auzo afaria bezala hitzordu klasikoez gain, berrikuntza gisa, Venezuelatik etorritako hiru taldek kontzertua eskainiko dute. 

16:30etan txupina piztu bezain laster hasiko dituzte jaiak Uribarrin. Hiru egun hauetan zehar pertsona oro entretenitzeko moduko egitarau oparoa antolatu dute. Lehen eguna gaztetxoena izango da eta jolasen ostean txokolatada ere izango dute. Gauean baina, auzo afaria egingo dute Uribarriko plazan eta bertara joan nahi dutenek bizkor ibili beharko dute azken tiketak besterik gelditzen ez dira-eta.

Zapatua egun klasikoena izango da. Goizean patata tortilla lehiaketarekin ekingo diote egunari eta arratsaldeko pintxo potearen ostean bertso saioa egongo da. Eliza ondoan Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Uxue Alberdik espektakulu bikaina eskainiko dute. egongo da. Musika doinuak alde batera utzi gabe zapatuko pitxo pote eta gaua Kaixo taldeak girotuko du.

Domeka egun lasaia izan beharrean indartsu bukatuko dituzte jaiak. Bilboko aste nagusitik Uribarrira zuzenean datozen Sandio Primera, Ali Manaure eta Cenaturo Saher taldeen zuzenekoak agurtuko ditu auzoko jaiak. Erraz antzematen da, aste bukaera osoan zehar, Uribarrira hurbiltzeko aitzaki ugari dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak