Gaur hasi dira Lasagabasterreko maukak

Imanol Gallego 2013ko abu. 23a, 13:15

Urtero bezala abuztua bukatzear dagoenean Arrasateko Lasagabaster dendak maukak jartzen ditu. Aurten gainera emakumeentzako arropa izateaz gain, gizonek ere euren atala izan dute.

Goizeko zazpietan iritsi dira lehen bezeroak eta oso aldarte onean denda zabaldu arte itxaron dute. "Aukera ezin hobeak daude", "urtero etortzen naiz", "maukak topatzeko argi ibili beharra dago" bezalako komentarioak arruntak izan dira. Eta barruko beherapenak ikusi ostean ez da gutxiagorako, zenbait kasutan %95eko deskontudun maukak aurkitu daitezke-eta.

Denda gaur egun osoz irekia egongo da eta bihar, zapatua denez, goizean soilik irekiko dute. Arduradunek adierazi duten moduan, bihar eguerdirako denda hutsik izatea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak