'A Huevo!!'

Jagoba Domingo 2013ko abu. 14a, 12:00

Bidaia ahaztezina, bi astean hamaika toki eta mila esperientzia. Los Galerna taldearekin kontzertu bira bat egitera etorri gara, hamaika kontzertu bi astean, hala ere, aurretik lau lagun etorri gara lasaitasunaz eta janaz goatzeko asmoz. Momentu honetan Chiapasen gaude, eta bihartik aurrera, hiru egunetan sei kontzertu eman beharko ditugu, beraz Oaxacan erositako mezkalarekin indarrak hartzen gabiltza.

Abuztuaren lehenean heldu ginen Mexiko DF-ra, kaosa eta kolorea nonahi eta gau bat bertan egin ondoren, Oaxacara hegazkina hartu eta bertan bost egin egin ditugu. Hondartza, oihana eta jana; azken hori Mexikotik oso gogoko dugun ezaugarri bat, hala ere pikanteak ere bere zeregina egin du gutako batzuetan. Oaxacan lasaitasunaz gozatzeko eta San Agustineko badian snorkel-a egiteko aukera izan dugu, benetan zoragarria; bi metro uretan sartu eta ehunka arrain ikusteak errespetua ematen du.



Bost egun horiek pasatu ondoren, rock and roll-aren txanda heldu zen. Mexiko hirira buelta egin eta beste taldekideekin batu ondoren, gau bat lasai eman eta kontzertuekin hasi gara.

Lehena Centro Cultura España Mexicon izan zen, bertako Telekrimen taldearekin batera. Telekrimen izugarrizko kontzertu eskaini zuen, garage eta surf musikarekin gure buruak astinduz, gu ordea urduritasuna eta instrumentuetan arazo batzuk tarteko ez genuen behar bezala gozatu, hala ere lehen gaua kontzertua izateko ondo egin zen.

Hurrengo egunean antropologia museoa bisitatu genuen, benetan ikusgarria, urteetan espainolak Amerika konkistatu aurretiko kulturen ondarea ikustea ahaztezina izan da. Egun horretan bertan berriz ere Telekrimen taldea ikustera joan ginen, oraingoan Under antroan, hiru pisuko gaztetxe bat dirudi, eta bertan Los Sustos eta Las Navajas ikusi genituen.

Hori bai, aurretik Arena Mexicon egon ginen borroka mexikarrak ikusten. Arena kanpoan maskarak erosi eta bertara sartu ginen zortziak uluka eta guztiz harrituta. Abuztuaren 10ean, Foro Alicia mitikoan jotzeko aukera izan genuen, urteetan izan dugun ametsetako bat. Bertan Los Magnificos, Los Calambres, Pacific Lions eta Electric Shit taldeekin jo genuen eta aspaldian izan dugun kontzertu onenetarikoa izan da, hemen.

Orain Chiapasen gaude bi egunez, eta gauza asko ikusteko ditugun arren, dagoeneko Sumideroko arroila ikusi dugu, krokodriloak tarteko eta gaurkoan esperientzia xamanikoa izan dugu. Duela ordu bete eskas Lur Galernaren rock and roll bataioa egin dugu Chiapaseko San Cristobal de las Casas herrian eta bihar kontzertuekin jarraituko dugu.

Oraindik asko izerditu beharko dugu beraz, rock and roll-a eta osasuna!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak