Elkoro saltokiaren lekuan Dia zabalduko dute

Ubane Madera 2013ko abu. 13a, 17:26

Irailaren amaieran itxura berria izango du Arrasateko erdiguneak, Seber Altube inguruak, hain justu ere. Urte luzez bertan izan den Elkoro saltokiak ateak itxi eta haren lekuan supermerkatua zabalduko du Diak. Supermerkatuari dagokionez, Elkororen ondoan zegoen ileapaindegiaren lokala erosi dute, Elkororenarekin bat egiteko. Elkorori dagokionez, berriz, Olarte kalean zabalduko du saltoki berria.

20 urte luzez Seber Altube inguruan kristaldun saltoki handi eta deigarria izan den Elkoro dendak ateak itxiko ditu laster. Irailaren amaieran Olarte kalera lekualdatuko da, gaur egungo bere saltokia Dia supermerkatu-kateari emango diotelako alokairuan, bertan supermerkatua zabal dezaten.

Jesus Mari Elkoro MIlar-Elkoro saltokiaren ugazabaren esanetan, Diak ezaugarri jakin batzuk dituen lokala behar zuen Arrasateko alde zaharrean supermerkatua zabaldu ahal izateko, eta Elkoro saltokiaren eta haren ondoko ileapaindegiaren lokalak elkartuta bere asmoak gauzatzeko moduan zegoen. Eta ileapaindegiaren lokala erosi eta Elkorokoekin alokairua adostu ostean, egokitzapen obrak egiten hasita dago. 

Elkorori dagokionez, berriz, bertako ugazabaren esanetan, Diarekin lortutako akordioa bi enpresen onerako da. Eta gogora ekarri du ez dutela negozioa itxi behar, baizik eta 100 bat metro urrundu egingo direla, besterik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak