Denboraren poderioz eta euriaren ondorioz sabaiko habeak egoera kaskarrean daude eta horiek aldatzen eta indartzen dihardute Frixinet enpresako langileek. Oraingoz, lanak bide onetik doaz, aurreikuspenen arabera. Horrek esan nahi du ikasturtea hasten denerako, hau da, irailerako Iturripe erabiltzeko moduan egongo dela.
Obren hasierako aurrekontua 100.000 eurokoa zen, baina material aldaketa batzuen ondorioz Arrasateko Udalari merkeagoa irtengo zaio obra.