Kanpanzarrerako errepidean matxuratuta jarraitzen du kamioi batek

Imanol Beloki Unamuno 2013ko abuztuaren 12a

Azken ordua (13:00): Erretiratu dute Kamioia Kanpanzarrerako errepidetik. Mekanikoak bertaratu eta matxura konpondu ondoren bere bidea jarraitu du kamioiak. Zirkulazioarekin ez da egon arazorik eta errepidea zabalik dago.

Arrasateko noranzkoan, Kanpanzarrerako 637 errepide nazionalean izan da kamioiaren matxura. 07:50 inguruan izan da matxura. Zirkulazioa bideratzen ari dira, baina Ertzaintzaren arabera ez da ezer larririk gertatu eta mekanikoak bertaratu dira kamioia matxuratuta dagoen lekura, konpontzeko. Mekanikoek ezin badute kamioia konpondu garabia eramango dute, baina ez dela beharrezkoa izango uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak