Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean moztuko dute errepidea lan horiek egin ahal izateko.
Helarazitako informazioaren arabera, 08:00etatik 22:00ak bitartean iraungo du errepide mozketak. Ondoren, GI-2620 errepide osoa atzera ere irekiko dute zirkulaziorako.
Instalazio elektrikoa eta beste
Egingo dituzten lanen barruan, instalazio elektrikoaren azterketa eta tuneleko zirkulazioa kudeatzeko instalazio-sistemaren azterketa (hesiak, gurutze-geziak, e.a.) egingo dituzte.