Hori bai, gogoan izan, besteak beste, honako baldintza hauek bete behar direla odola emateko: 18-65 urte artean izatea; 50 kilo baino gehiago pisatzea; tentsioa, behetik 50-100 artekoa izatea eta goitik, berriz, 100 eta 180 artekoa.
Emakumezkoek, gutxiago
Bestalde, gizonezkoek urtean lau bider eman dezakete odola, eta emakumezkoek, berriz, hiru bider. Horren arrazoia da emakumeen burdina-erreserbak hilean behin urritu egiten direla hilerokoaren eraginez. Beraz, urtean 4 aldiz ematen duen gizon batek eta 3 aldiz ematen duen emakume batek urtean burdina-kantitate bertsua galduko dute.