Muralaren helburua Arrasateko historiaren zati den gaztelua irudikatzea da. Danel Goikolea eta Kepa Altube dabiltza murala margotzen; Hodei Vicario, Ur Bruña eta Txomin Valleren laguntzarekin. Murala margotzeko aukeratu duten paretak berezitasun asko ditu marrazki hori irudikatzeko, izan ere, kale kantoi batean marrazten ari dira, eta horrek aukera handiak ematen dizkie marrazkilariei.
Eguzkiak gogor jotzen duela ari dira gaur garabi gainean jo eta ke lanean Altube eta Goikolea. Inguruko bizilagunak ere gerturatu dira marrazkia ikustera, eta gustukoa izan da bertan ikusi dutena.