Nahiz eta tenperatura ona izan, lasterketa gogorra izan zen atzokoa. Berezko gogortasunaz aparte, haizea izan zen ezustekorik handiena. Izan ere, Ullibarri-Ganboako urtegitik irten bezain laster haizea kontran izan zuten kirolariek Agurainera bidean. Hala azaldu digu Iron Man-ean lehiatu zuen Javier Rayo bailarako kirolariak.
Zoritxarrez Rayok berak ezin izan zuen froga bukatu, baina berak azaldu moduan Debagoieneko eta kasu honetan Arrasateko Antxintxika taldekoek zoriontzeko moduko marka erdietsi zuten.
Bukatzeko, antolaketaren funtzionamendu ona nabarmendu nahi izan du Debagoieneko triatletak.