Datorren urriaren 17an hasi behar duten Herriko tabernen auzia dela-eta, Arrasateko Irati eta Arrano tabernen ekarpena azpimarratzen duen bideoa landu du Arrasateko Sortuk eta Irati bertako langileek. Hainbat herritarren ahotik, taberna eta elkarte horien garrantzia azaleratzen dute, esanez, "kaleko izpiritua eta bizitza" direla, eta haiek ixteak kalearen "nortasuna galdu" eragingo zukeela, besteak beste. Segidan duzue bideoa ikusgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.