Erraustegi baten presentziak nola eragin dezake osasunean?
Ikerketek garbien aurkezten dutena da erraustegi batetik gertu bizi den jendearengan minbizi kasuek gora egiten dutela. Igoera ez da itzela, baina estatistikoki frogatuta dago.
Erraustegia izan genuen hemen. Arriskutik kanpo gaude?
Ikertzen diren substantzietako batzuk denbora luzez mantentzen dira. Hitzaldian aipatu dudanez, halako industrigune baten istripu bat izan zen, eta, 20 edo 25 urte geroago, gertu bizi ziren herritarren artean substantzia horien maila altuak aurkitu ziren odolean. Oso substantziak bereziak dira, egonkorrak eta gorputzak ezabatzeko zailak direnak.
Hondakinekin sortu den eztabaida dela-eta zerbait esan nahi?
Gaiak jendea aspertu duela uste dut. Herri honetan beste hainbat gairekin gertatzen den moduan, hondakinen gaia politizatu egin da. Eztabaida sortu izanak, baina, poztu egiten gaitu neurri baten, lehenago hainbat erabaki inongo debaterik gabe hartu ziren-eta. Lehen, jendeak ez zuen galdetzen; hamar urte geroago, galdetu egiten digute. Eztabaida gizarteratu izana interesgarria da.