Alfredo Nieto: "Bezeroak dira izan dudan onena, beti baloratu naute oso ondo"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abu. 14a, 02:00

1962a ezkero Arrasaten bizi da Alfredo Nieto (Valdecarros, Salamanca 1948), eta ordutik hona zapatak konpontzen eta sarrailagile lanetan aritu da. 1962tik 1988ra Rikardo Donayrekin batera egin zuen lan, Ferreriasen. Duela 25 urte erabaki zuen San Andresen denda bere kabuz irekitzea; gaur erretiratuko da, 65 urte bete dituen egun berean. Hori bai, "erreleboa bermatuta" du, lau belaunaldik helarazitako abilezia bereganatu baitu semeak, Oscar Nietok.

Gaurkoa da azken eguna lanean [uztailak 26]. Faltan igarriko duzu?

Zalantza barik. Bizitza osoa eskaini diot zapatagintzari. Gustuko duzun zerbait egiteari uzten diozunean, normala da faltan igartzea. Negozioak aurrera egitea gura dut, baina, alde horretatik, lasai nago. Izan ere, semeak nik baino hobeto eramango duela uste dut. Nire semearengan erabateko konfiantza daukat. 

Irakasle ona izan duenik ezin ukatu...

Aita eta anaia oso zapatagile onak ziren eta nik haiengandik ikasi nuen. Ez naiz beste inor baino argiagoa, baina zapatekin lanean ari naizenean oso erraza egiten zait ona izatea. Zergatik? Txikitatik bizi izan dut eta ondo irteten zait. Gainera, lanean nagoenean, gozatu egiten dut. Semeari ere asko gustatzen zaio, eta horregatik ikusten dut nik baino askoz hobeto negozioarekin segitzeko. Zortzi urte daramatza nire ondoan lanean eta oso ondo ikasi du. Gainera, ni baino gazteagoa eta askoz argiagoa da. 

Bistakoa da bezeroekin harreman estua duzula. Ondo haiekin?  

Bezeroak dira izan dudan onena. Oso leialak izan dira eta beti baloratu naute oso ondo. Eskerrik beroenak eman gura dizkiet, guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak