Country-a punk, Eddie Spaghettirekin

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 25a, 21:20

Eddie Spaghetti amerikarrak kontzertua eskaini zuen atzo Arrasateko Taupa tabernan. Supersuckers taldeko abeslaria, bakarlari bezala argitaratu duen laugarren lana aurkeztera etorri zen, eta publikoa berotzea kosta bazitzaion ere, amaiera aldera country-a punk bilakatu zen.

Arratsaldeko 19:30ak aldera hasi zuen ordubeteko emanaldia, eta publikoa nahiko hotz hasi bazen ere, eskarmentu handiko musikaria dela argi utzi zuen Spaghettik. The Value of Nothing disko berria aurkeztera etorri zen, hala ere, kasu hauetan normala den bezala, Tucson-ekoaren klasikoek piztu zituzten ikusleak; besteak beste Sleepy Vampire edo Peace in the Valley. Emanaldiaren amaiera gerturatu heinean arrasatearrak berotuz joan ziren eta Spaghetti ere, soka bat apurtu zuen arte. Musikari askok momentu horretan kontzertua moztuko zuten, Supersuckers-eko abeslaria ordea, beste pasta batekin egindako musikaria da, eta aurrera jarraitu zuen,  cowboy bat balitz bezala kantuz kantu jendea bereganatzen. Askoren oroimenean geratuko den arratsaldea izan zen atzokoa, Tucson-eko bakero bakartia gurera etorri zenekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak