Tourreko porrako saria Arrasatetik Eibarrera, 12.996 eurorekin

Imanol Beloki Unamuno 2013ko uzt. 25a, 21:01

Monte tabernan, Tourreko porrako sariak banatu dituzte. Lehenengo saria Eibar aldera joan da eta 12.996 euro irabazi dituzte Jon Iriondo eta Arkaitz Romero "Polinoko" taldekoek. Bigarren saria, berriz, "X Men 5" talde bergararrak irabazi du 8.250 euro poltsikoratuz. Hirugarren postuan gelditu dira, bestetik, Hernaniko "Roke" taldekoak eta 4.096 euro irabazi dituzte. 

XXI. edizio honetan inoiz baino partaide gehiago izan dira Monte tabernako porran; izan ere, 1.083 parte-hartzaile izan dira eta horietatik lehenengo hamarrak izan dira sarituak.

Hurrengo porra Espainiako Itzulikoa izango da abuztuaren 18an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak