La Maravillosa Orquesta del Alcohol Arrasateko Monterron parkean zapatuan

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 25a, 20:06

Monterrongo parkean, ezohikoa den seikote bat ikusteko aukera egongo da zapatuan. Hilaren 27an, 22:30ean, La M.O.D.A.-La Maravillosa Orquesta del Alcohol- ikusteko aukera paregabea egongo da. Udazabal programazioa borobiltzeko; folk, blues eta rock and roll-a batzen dituen taldeak joko du.

Burgos ez da munduan ezaguna ekoizten dituen musika taldeengatik, baina oraingo honetan; banjoa, mandolina, gitarra, akordeoia eta saxofoia protagonista dituen taldea, arrasatearrak konkistatzera etorriko da. 

Bi urtez errepidean

Lehenengo lan luzea ez dute kaleratu oraindik, baina dagoeneko Europan barrena jotzen ibili dira eta Dropkick Murphys edo Frank Turner bezalako taldeekin konpartitu dute eszena. Hala ere, taberna, pub edo kalean joaz, sortu dute taldearen nortasuna.
Esan bezala, lehen lan luzea ez duten kaleratu arren, taldeak bi urteko ibilbidea egin du, 80 kontzertutik gora eskainiz eta bi lan labur argitaratuz. Lehena, No Easy Road, sei kantuz osatua; eta bestea, zortzi katuz osaturiko The Shape of folk to come.
Bi disko labur horiekin prentsaren eta publikoaren arreta lortu dute, soinu fresko eta dibertigarriak alderik alde eramanez.

'Nomadas', disko berria

2013ko udazkenean argitaratuko dute Mus Records diskoetxearekin. Nomadas diskoa, Diego Galan produktorearekin eta Kaki Arkarazo soinu ingeniariarekin grabatu dute Andoaingo Garate estudioan.
Dagoeneko, interneten disko berriaren single-a izango den Nomadas kantua entzungai jarri dute, eta orain arte izan duten erantzuna ona izan da. Kantuarekin batera, bideoklipa egin dute, bost egunetan Burgosetik Paris-era egindako bidaia ikus daiteke bertan. Bidai horretan, hainbat herritan seikotea kalean jotzen ikusi daiteke, eta Parisen bertan ere, besteak beste Eiffel dorrearen aurrean, Moulin Rouge kabaret-eko atean edo basilikako eskaileratan. Taldekideek dioten bezala, La MODA-ren kantuetan, Nashvilleko whisky-a, Irlandako guiness-a eta Errusiako vodkak eskua ematen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak