Lander Juaristi: "Zortea izan dugu eguraldiarekin eta egon diren taldeekin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 27a, 16:00

"Urtero legez, oso eskaintza zabala izan dugu. Balorazioa oso positiboa da; zorte handia izan dugu eguraldiarekin eta tokatu zaizkigun taldeekin". Horiek dira Lander Juaristi Txatxilipurdiko Gazte Saileko arduradunak Arrasate Irratian izandako hitzak, udaleku ireki zein itxien gainean egindako balorazio orokorrean.

Berramesten proiektua aintzat hartuz, haurren iritzia kontuan hartu dute ekintzak antolatzeko eta horrek, Juaristiren arabera, asko laguntzen du. Kalea berreskuratzea lortu dute: "Azken urteetan autoek irabazi dituzte kaleak eta saiatu gara haurrek berreskura zitzaten. Giroa sortu dugu Arrasateko gune ezberdinetan".

Negarrez, amaitu direlako

Udaleku itxietan Oriokoak dira arrakastatsuenak oraindik; aurten 12 eta 14 urte arteko 40 gaztetxo egon dira: "Oso talde kañeroa tokatu zaigu eta itzela izan da, mundu magiko bat eratu dugu Orion. Hezitzaileek esan digute gazte horiekin beste 30 egun egongo zirela. Gazteek negarrez amaitu zuten udalekuak bukatu zirenean; hori da seinale onena". Kosta ala Kosta udaleku ibiltaria ere "ederra" izan da; 23 neska izan dira guztira: "Asko ikasi dute, sekulako abentura izan da. Ukitu feminista eman diegu, gainera".
Bestalde, Musakolako igerilekuetako Freskura! ekimena abuztuaren 2ra arte luzatuko da; adin guztiendako, arratsaldez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak