IK4k 108 milioi euroko diru-sarrera lortu zuen iaz

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 27a, 02:00

IK4 Aliantza Teknologikoak 108 milioi euroko diru-sarrera izan zuen 2012an; I+G+B jarduerei dagozkie horietatik 98. Aurreko ekitaldikoak baino zertxobait hobeak dira emaitza horiek. Arrasateko IK4-Ikerlan IK4 aliantzan dago.

IK4k esan duenez, "azken urteetako joera mantentzen eta diru-sarreren bolumena egonkortzen laguntzen du, aurkako egoera ekonomikoa izan arren".

Jesus Iriondok, IK4ko presidenteak; Jose Miguel Erdozainek, zuzendari nagusiak; eta Guillermo Dorronsorok, lehendakariorde exekutiboak, aurkeztu zituzten datuak.

Europako lehenengo 10en artean

Arduradunek esan zutenez, "emaitza horiek, neurri handi batean, enpresa pribatuaren zuzeneko kontratazioak diru-sarrera guztietan duen portzentaje handiari zor zaizkio". Portzentaje hori % 60 da, hain zuzen. Are gehiago; emaitza horiek Europako lehen 10 korporazio teknologiko pribatuen artean koktatzen dute IK4, arduradunen esanetan, eta lehen postuan, enpresekiko kontratuetatik lortutako diru-sarreren ratioari dagokionez.

"Euskal enpresa-sareak etorkizunean krisitik ateratzeko eta susperraldi ekonomikoari laguntzeko I+G+B-ren alde egindako apustua" nabarmendu zuten IK4ko arduradunek, eta azpimarratu zuten horrelako bokazioa duten enpresek IK4n "kide teknologiko ezin hobea" topatzen dutela "enpresentzako eredu eraginkor eta erakargarria duelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak