Kulturatek, ordea, honako ordutegia izango du abuztuan: astelehenetik egubakoitzera 09:30etik 14:30era. Arratsaldetan eta zapatutan itxita egongo da. Datorren astean, ekainaren 27tik irailaren 16ra arte ezarritako ordutegiarekin funtzionatuko du. Hau da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Aukean oporrik ez
Aukeak kudeatzen dituen zerbitzuei dagokienez, Musakolako igerilekuen ordutegia honakoa izango da, printzipioz, irailaren 8ra arte: kanpoko igerilekuak 10:00etatik 20:30era egongo dira zabalik eta kiroldegiko gainerako instalazioak, berriz, 07:00etatik 22:00etara.
Udaltzaingo zerbitzua zabalik dago urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan.