El Desvän del Macho taldeak jaioterrian joko du aspaldiko partez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 24a, 17:37

Aspaldiko partez, El Desvän del Macho taldea bere jaioterrian arituko da: zapatua, hilak 27, Arrasateko Jai Zale tabernan (19:30). Iker Barandiaran musika zaleak gogora ekarri digu hirukote arrasatearrak dakarren proposamena: "1980ko hamarkadako Matrona Impudica eta Jugos de Otros talde ilunetatik abiatuta, El Desvän del Macho sortu zuen 1990eko hamarkada hasieran J.G. Izkuek. 'Hermana Violencia', 'Lumbar' eta 'Vida a partir del huevo' diskoekin eta batez ere euren zuzenekoekin hirukoteak erakutsi du Estatu osoan ez dagoela euren pareko talderik. After-punka oinarri, muturreko gitarrak, ezinezko erritmoak eta melodia ilun bezain itsaskorrak, gero eta osasungaitzagoak. Orain 'Simplicis' diskoa kaleratu berri dute eta aurkezpen biran murgilduta daude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak