Akordioaren arabera, Gipuzkoako 12 kirolari promesek gozatuko dute zerbitzuaz eta tartean dago, esan moduan, Arrasatekoa. Eusko Jaurlaritzak Faduran duen Teknika Hobekuntzarako Zentroan jasoko dute kirolariek zerbitzu hori, hain zuzen ere.
Talentu maila duten kirolariak Gipuzkoako lurraldeko kirolari promesen artetik aukeratzen dira. Maila gorenera iritsi daitezen beharrezkoak diren kirol maila, konpromisoa, inplikazioa, ardura, lehiakortasuna eta esfortzua moduko dohainak baloratzen dituzte aukeraketa egiteko.