Joan den uztailaren 19an ospatu zituzten Arrasaten Zerrajera auzoko jaiak. Eguraldia lagun, haurrek, gazteek zein helduek denetariko ekintzez gozatzeko aukera izan zuten: haur-jolasak, puzgarriak, erraldoi txikien erakustaldia, Goikobalu abesbatzaren kantaldia, auzo-afaria eta dantzaldia, besteak beste. Aurten laugarrenez ospatu dituzte jaiak eta dagoeneko errotu direla esan genezake. Ondoko argazkietan ikustea besterik ez dago nolako giroa egon zen arratsaldean eta gauean. Datorren urtera arte!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.