Uztaileko ohiko osoko bilkura egingo da gaur Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:00). Zerrendako gai garrantzitsuei dagokienez, Debagoieneko Stop Kaleratzeak plataformak HMEIa indizearen ordezkatzearen gaineko mozioa aurkeztuko du. Jose Luis Merinok aurreratu duenez, bertan egongo da Gipuzkoako plataformako kide den Jose Mari Erauskin zuzenbidean lizentziatua: "Gaur bertan argitaratu da HMEI indizea ordezkatzeko ministerio-agindua, erabateko adar-jotzea da. PAH-ko [Hipotekagatik kaltetuak direnen aldeko taldea] zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira azken agindu hori, eta plataforma guztiek euren ekintzak erradikalizatzeko ahotsak entzuten dira”, adierazi du Merinok. Gaurko osokoan neurri berria "modu berezian" salatuko dutela diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.