Arabiako hezkuntza zentro handi bat kudeatuko du Mondragon Educacion Internacionalek

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 23a, 13:51

Mondragon Educacion Internacionalek Lanbide Heziketa zentro handi bat kudeatuko du Saudi Arabian. Hango gobernuak horretarako deitu zuen lehiaketara mundu osoko 40 enpresa aurkeztu ziren.

Mondragon Unibertsitateak, Alecop-ek eta Mondragon Korporazioak sortutako elkartea da Mondragon Educacion Internacional. Berak kudeatuko du Saudi Arabiako hegoaldean irekiko duten zentroa, hango gobernuak nahi duen kudeaketa publiko-pribatua ziurtatuz. Irailaren 1erako martxan nahi du zentroa Saudi Arabiako gobernuak; beraz, buru-belarri dabiltza orain Mondragon Educacion Internacionaleko arduradunak.

Arduradunek esan digutenez, hasiera baten lantalde txiki bat joango da hara, zortzi eta hamar lagun artekoa, zentroaren zuzendaritza eta ardura lanak egiteko, eta geroago langile gehiago ailegatzen joango dira.

Saudi Arabiako gobernuaren helburua da hemendik bost urtera 1.500 ikasle eta 100 langile izatea zentro berri horrek. Bertako lantaldea herrialde askotako jendeak osatuko du.

Irakaskuntza zentroa Arabia Saudiko hegoaldean dago, Yemenekiko mugatik 200 kilometrora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak