Maala Errabala jaietan murgildu da bete-betean. Atzo –domeka– hasi zituzten ospakizunak, hildako auzotarrak gogoratzeko mezarekin eta El Bille musikariaren flamenko doinuekin; festak, baina, gaur –astelehena– egin du eztanda. Goizeko etxafuegoen ostean, haurrek hartu dute protagonismoa. Jaietako antolatzaileek denetariko jolasak prestatu dituzte: lasterketa, zaku-lasterketa, batak besteari orkatilari lotutako globoa apurtzearen jokoa eta itsulapikoa apurtzearena egin dituzte, besteak beste; hau da, Maalako jaietako klasiko diren jolasak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 50 bat lagun elkartuko dira kale afarian, 21:00etan. Gero, noski, dantzaldia eta "Kontxakoak baino hobeak" diren su artifizialak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.