Mondraren 100. urteurreneko ikus-entzunezkoa sarean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uztailaren 22a

Arrasateko talde zuri-morearen ibilbidea laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa sarean dago jada. Ordu erdi pasatxo irauten du eta taldearen historiako irudi eta pasarte esanguratsu ugari batzen ditu. Klubaren historia errepasatzeko helburu horrekin berarekin urte bukaeran plazaratuko duten liburuan txertatuta joango da, gainera, DVD hori; abenduaren hasierarako prest egongo da eta Gabonetarako jarriko dute salgai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak