Arrasaten txistu doinuak toki guztietan entzun dira gaur. Gazte zein beterano, guztira 25 txistularik hartu dute parte egun berezi honetan. Arratsaldean eguraldia lagun ez izan arren; ez dira kikildu eta aterpez-aterpe jarraitu dute musika doinuez herria girotzen. Ziur, gaua heldu eta musikaz gozatzen jarraituko dutela.