Ruiz de Azuak ez du lortu Europakoan aurrera egitea

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 19a, 19:46

Alteta arrasatearra Rietiko (Italia) Atletismoko Europako Txapelketan lehiatu da gaur goizean. 3,65 metroko garaiera igarotzea lortu du, baita 3,80 metrokoa ere, baina ezin izan du 3,90 metro saltatzea erdietsi. Datorren astean Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketa Absolutua dauka orain aurretik Ruiz de Azuak denboraldia amaitu aurretik.

Malen Ruiz de Azuarentzako aurreneko txapelketa europarra izan da gaurkoa, eta probatu du estatu mailaz haratagoko lehiaketaren gogortasuna. Arrasatearrak bi garaiera saltatu ditu; gainditu duen aurreneko oztopoa 3,65 metrokoa izan da eta 3,80 metro saltatu ditu ondoren.

Hirugarren jauzian, 3,90 metrokoan zortea ez da arrasatearraren alde egon eta hala, bertan amaitu da atleta gaztearen gaurko Europako esperientzia.

"Ez da lehiaketa ona izan baina aurrera egin behar da". Hala azaldu du Twitter bitartez arrasatearrak, eta horrela jokatuko du. Hain zuzen ere, astelehenean itzuliko da Italia aldetik eta eguenean Madrilera bidaiatu beharko du, bertan jokatuko baita Espainiako Txapelketa Absoltua.

Denboraldiko azken lehiaketa izango da, "marka ona egiteko beste aukera bat izango dugu han", adierazi du. Zorte on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak