Eddie Spaghetti Arrasateko Taupa tabernan

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 19a, 16:49

Supersuckers taldeko abeslaria, bakarlari bezala duen proiektuarekin gurera etorriko da hilak 24, eguaztena 18:30ean; Arrasateko Taupa tabernara.

Tucsonen jaiotakoa aski ezaguna da munduan zehar, 1988an hasi zuen ibilbidea Supersuckers punk-rock taldearekin, eta ordutik ez du denborarik galdu. Oraingoan baina, bakarlari bezala duen proiektuarekin dator. Taupako terraza ederto girotuko du, punk-rock, country edo honky-tonk doinuez; eta musikan adituek dioten bezala,  "Johnny Cash bizirik balego, seguruenik Spaghettiren disko hau erosiko luke".

The Value of Nothing

Duela hilabete argitaratu du The Value of Nothing izeneko diskoa. Eddie Spaghetti alter-egoaren izenpean kaleratu duen laugarren lana da, eta kantu propioz osaturiko lehena. EEBB-k aldez alde ibiltzen duten Road-trip filmen soinu banda ezin hobea osatzen duen hamar kantuko bilduma grabatu du oraingoan. Hala ere, aurreko diskoetako klasikoak ez dira faltako eguaztenean. Besteak beste; Johnny Cash-ek famatu egin zuen Cocaine Blues,  Peace in the Valley edo Sleepy Vampire. Munduko rock and roll talde handieneko abeslari beraz, gurera etorriko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak