Apar festarekin, amaiera borobila eman diete Arrasateko udalekuei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 19a, 15:16

Gaur amaitu dira Arrasateko udaleku irekiak, Jokin Zaitegi plazan egin duten apar festarekin. "Oso ondo joan dira, 'chapeau'. Eguraldiak izugarri lagundu digu, uraren egun guztiak ederto joan dira. Gainera, kalean ibili gara denbora guztian, ez gara eraikin baten ere sartu; oso pozik gaude horrekin", adierazi digu Mirari Arando Txatxilipurdiko Haur Saileko arduradunak. 2 eta 10 urte arteko 234 ume aritu dira aurten eta Arandoren arabera, ez da aparteko istripu edo bestelako gertaerarik izan. Datorren urtera arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak