Igelaren Banda taldearen kontzertua eta Folklore Jaialdia Arrasaten

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 19a, 14:04

Bi kultura ekitaldi antolatu ditu Udalak datozen egunotan. Lehena, Igelaren Banda kontzertua izango da; zapatuan, arratsaldeko 20:00etan, Jose Letona plazan. Bigarrena, berriz, Folklore Jaialdia; martitzenean, gaueko 10.30etan, Monterron parkean.

2000. urtean sortu zen Igelaren Banda taldea, eta urte berean kaleratu zuten lehen diskoa. Zortzi urtez, Euskal Herriko hainbat herrietan ibili ziren kontzertuak eskaintzen, baina, denbora batez, etenaldia egitea pentsatu zuten. Orain, berriz, eraketa berri batekin datoz, lan berriekin guztiz indarberrituta.

Esperientzia handiko taldekideek osatzen dute Igelaren Banda; Hasier Oleagak jazz mundutik perkusioa ekarri du, Amaiur Cajaraville kontrabaxua gehitu dio - musika klasikoan eskarmentatua dauka- eta Bixente Martinezek gitarra.

Aurreko kantuen ildoa jarraituz euskal kantu tradizionalak birmoldatzen dituzte, bertsio propioak eraikiz. Folk, jazz, eta inprobisazioa da beraien musikaren bereizgarri. Preguntatxo bat da beraien disko berria. Arantzazurako erromesaldian kantatzen ziren koplak eta bertso zaharrak hartzen dituzte kontuan, eta Laboaren eta Leteren abesti bana moldatu dituzte.

Hegoafrikako dantzak

Asteartean, berriz, Les As du Benin taldeak bere dantzak eskainiko ditu, Monterron parkean.
Benin (Hegoafrika) herrialdeko kulturaren oinarria era ezberdinetako dantza eta erritmoetan dago funtsatua, Vodoun gurtzen dutelarik. Taldea 1991ean eratu zuten herriko zenbait gazteek, eta beraien helburu nagusia Benineko ondare kulturala baloratzean eta zaintzean datza.

Hasi zirenetik Benineko balet talde nagusiena da, eta munduko hainbat herrialdeetatik ibiliak dira. Ikuskizunaren izena Houetanou da, eta herriko auzo bat errepresentatzen dute; gauza material eta ez materialen arteko gatazkak islatzen dituzte. Baita ere, gaua eta eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak