Hala, udan Saharan egiten duen 50 gradutik gorako tenperaturetatik babesten zaie, gainera oinarrizko osasun azterketak eginez ohikoak diren gaixotasunei aurre egiten die –belarrietako eta begietako gaixotasunak batez ere– eta bi hilabeteetan ongi elikatuz, elikadura eskasiak sorturiko gaixotasunei aurre egiten diete. Aurten Naziha Mohamed Rais –2002an jaioa– eta Larusi Abdi Brahim –2001ean jaioa– etorri dira; Udalak oparitxo bat egin zien atzo.