Sasoiko eta tokiko produktuez gain, azken azoketan "harrera ona" izan duen landare mintegi ekologikoa ere egongo da bihar: "Baserritar gazte batek norberaren ortua antolatu ahal izateko landare ezberdinak saltzen ditu; oraingoan udazkenera begirako landareak jarriko ditu salgai", dio Garmendiak.
"Ohiko" postuak
14 postu egingo dira, "ohikoak". Arrasateko bost baserri, bailarako beste lau eta beste eskualde batzuetatik beste bost etorriko dira: "Kale egingo dutenak beste eskualdeetatik etorri ohi direnak izango dira. Jaiak dira herri askotan eta azoka bereziak egiten dituzte". Abuztuan ez da azokarik egingo.