Diru-laguntzen "murrizketa etengabeen" ondorioz, Zahar-Berri mintzapraktika programako kideek finantziaziorako ekintza osagarriak egiten dihardute. Aurten ere euskarazko bigarren eskuko CD, DVD eta liburuen azoka egingo dute; materiala biltzen ari dira. Irailaren 23tik 26ra egingo dute azoka, AEDren Literaturjauziak aprobetxatuta: "Irailaren 19a arte duzue aukera soberan duzuen materiala AEDra ekartzeko. Bestela, materiala jasotzera pasako gara", diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.