Langile ugari joan ziren Enplegurako Prestakuntzaren gaineko jardunaldira, MUn

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 18a, 12:31

Enplegurako Prestakuntza Hedatzeko Jardunaldia egin zen eguaztenean, hilak 17, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Hobetuz-ek finantzaturiko HETELen kanpainaren barruan. Langile asko joan ziren, etorkizun hurbileko prestakuntza beharrei erantzuteko irtenbideak bilatzera.

Hizlariak Institutu Politeknikoko koordinatzaile Gorka Aretxaga, Etengabeko Prestakuntzako koordinatzaile Gentzane Aldekoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Enplegurako Prestakuntzako ikastaroen koordinatzaile Done Ugarte izan ziren.

Jardunaldi horretara, langile ugari hurbildu zen, beren etorkizun hurbileko prestakuntza beharrei erantzuteko irtenbideak bilatzera. Enpresen egungo egoera ekonomikoa dela eta, profesional askok beren enplegagarritasuna hobetzea bilatzen dute. Profesionalen enplegagarritasuna hobetzeko, hizlariek eskualdeko industriaren beharretara egokituriko Goi Mailako Heziketa Zikloen modalitateak ezagutzera eman zituzten.

Urtebete eta erdiko ia erabateko dedikazioko prestakuntza intentsibotik hasi eta prestakuntza malguenetarainoko modalitateak aipatu ziren. Azken horien kasuan, hainbat urtetan zenbait profesionaltasun-ziurtagiri lortzearen bidez, Goi Mailako Heziketa Ziklo baten zati handia baliozkotu daiteke, Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak