Jose Mari Velez de Mendizabal historialariak haren 1949arrasate blogean gogora ekarri digunez, datorren uztailaren 24an 65 urte beteko dira Zerrajerako igerileku zaharra ireki zutenetik. Emakumeek bainua hartzea debekatuta zutela aipatzen du Velez de Mendizabalek, besteak beste: "Argazki honekin emakumeren bat haserre nezake. Zergatik? Gogoratzen diedalako eurak ezin zirela Union Cerrajeraren igeritokira sartu. Baina garai haietako morala aldatzerik ez dugunez gero … ez dago zer eginik. Historia da eta kito". Artikulu osoa irakurtzeko, klikatu hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.