Eguaztenean, hilak 10, banatu ziren sariak, Madrilgo Duque de Pastrana jauregian. Beste hauek ere sariak jaso zituzten: Defentsa idazkariordeak, Irene Dominguezek; Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Celia Sánchez-Ramosek; PWCko presidenteak, Carlos Mas-ek; Wincor-Nixdorf-eko Amerikak eta Iberia saileko presidenteak, Javier Lopez Bartolomek; Babes Zibil eta Larrialdien zuzendari orokorrak, Juan Antonio Diaz Cruzek; Espainiako Medikuntza Errege-Akademiak; eta Espainiako Prokuratzaileen Batzorde Orokorrak.
Goi-Zuzendaritzako Errege Foruma elkarte bat da. Gizarteko maila eta alor guztietako goi-zuzendariak dira bertako kide. Sarien helburua da "edozein arlotan gehien nabarmendu diren pertsona, erakunde eta enpresen lan pertsonala eta profesionala errekonozitzea".