Sierra de la Demandara eta Sierra de Urbionera egin dute txangoa Besaidekoek

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 15a, 20:57

Besaide Mendizale Elkarteko 31 kideek Sierra de la Demandara eta Sierra de Urbionera egin zuten txangoa asteburuan. Zapatuan, Laguna Negra- Puerto el Collado ibilbidea egin zuten. Domekan, berriz, Lagunas de Neilaren Bira.

Zapatuan, goizeko 5:30etan, Garibaiko geltokian bildu ziren Besaideko 31 mendizale. Autobusa hartu, eta Laguna Negrara -Vinuesa- abiatu ziren. Pico de Urbion -2229m- mendia igo zuten. Ondoren, Tres Provincias -2049m- tontorrerantz joan ziren. Majo bazkaldu eta gero, El Colladora abiatu ziren, baina eguraldiak ez zien lagundu. Goizean aparteko eguzkia izanda, arratsaldean tximistak hasi ziren. Baita ere, trumoiak eta txingorra. El Colladora iritsita, Kintanal de la Sierra ostatuan gaua pasa zuten. 20 Km-ko ibilbidea egin zuten.

Domekan, Lagunas de Neilako bira egin zuten; goizean, eguraldi onarekin,  Campiña -2048m- mendi lerroan egon ziren. Arratsaldean, ostera, 4etan Arrasatera itzuli ziren.

Hurrengo irteera irailaren 22an egingo dute. Hain zuzen ere,  Bizkaiko Biraren 17. etapa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak